62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LODOSA

Deialdia, Lodosako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Delako deialdiko oinarrietan xedatutakoari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua betetzeko, epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamena aurkeztu du, hain zuzen ere Raquel Martínez Jiménez andrearen alde, azterketa gaindituta, puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izan delako.

Izendapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean, izangaiak Udalaren erregistro orokorrera agertu beharko du eta bertan aurkeztuko deialdiko zortzigarren oinarriko dokumentuak (deialdia 2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, azaroaren 13an). Horrela eginen ez balu, oinarri horretako ondorioak izanen lituzke.

Lodosan, 2007ko maiatzaren 7an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0707537