62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERIAIN

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu oposizioz betetzeko proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz (deialdia 2006ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 3an, argitaratua) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Beriaingo Udalak, 2007ko martxoaren 30ean egin bilkuran, eranskinean aipatzen diren pertsonak zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea erabaki zuen, D mailako funtzionario, probak gainditu eta puntuazio handiena eskuratu duten izangaiak direlako.

Beriainen, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

ERANSKINA

BIZKARRONDO BERGUA, AITOR.

FERNANDEZ ARDURA, ALBERTO.

GARCIA UCLE, JOSE.

Iragarkiaren kodea: L0705906