62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

430/2007 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Ardoi sektorea urbanizatzeko proiektua burutzeko behar den erreka zabaltze lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda eta proiektua jendaurrean jartzen dituena.

Zizur Zendeako eta Zizur Nagusiko Udalek Departamentu honi Ardoi sektorea urbanizatzeko proiektua burutzeko behar den erreka zabaltze lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko eskatu diote.

Udalaren zerbitzu publikoa denez gero, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, tokiko obren eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamabost egunez jendaurrean jartzea Ardoi sektorea urbanizatzeko proiektuaren erreka zabaltze lana eta proiektua ukitutakoek o ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen ondotik ematen dena, Ardoi sektorea urbanizatzeko proiektua burutzeko behar den erreka zabaltze lana proiektuak ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu eta argitaratzen den zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak, idatziz, eman ditzaten, Toki Administrazioko Departamentuan (Arrieta kalea, 12, 3.a, 31002 Iruña) eta Zizur Zendeako eta Zizur Nagusiko Udaletan.

2. Ebazpen hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Zizur Zendeako eta Zizur Nagusiko udaletxeetako iragarki oholean argitaratuko da, non interesatuek euren eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoak.

Iruñean, 2007ko apirilaren 3an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

ARDOI SEKTOREA URBANIZATZEKO PROIEKTUAREN ERREKA ZABALTZE LANAK

Ukitutako ondasun eta eskubideak

GAZOLAZKO MUGAPEA

GA-01 M.ª Paz Iribarren Amezqueta

Emilio Arrieta kalea, 14-3.a, A Iruña, (Nafarroa) 1.905,60 5.550,30 997,55 3 228 Lehorreko lurra/larreak

GA-02 M.ª Sagrario Izco Sanz

Santa María kalea, 29, Gazolatz (Nafarroa) 1.541,63 4.838,11 173,93 3 229 Lehorreko lurra

GA-03 M.ª Paz Iribarren Amezqueta

Emilio Arrieta kalea, 14-2.a, B Iruña, (Nafarroa) 222,84 803,23 80,34 3 359 Lehorreko lurra

ZIZUR NAGUSIKO MUGAPEA

ZI-01 AVANCO

Ezkien pasealekua, 2-behea, Barañain (Nafarroa) 167,58 518,46 44,86 2 756 Lehorreko lurra

ZI-02 Aurora Molina García

Emilio Arrieta kalea, 20 5.a, B Iruña, (Nafarroa) 298,15 871,00 80,44 2 757 Urezt. alorra/Baratzea

ZI-03 Jesús Ignacio Cía Aldaba

San Frantzisko kalea, 2, Zizur Nagusia (Nafarroa) 1.224,40 3.546,80 305,71 2 758 Lehorreko lurra

ZI-04 José Javier Azcona Irañeta

Julio Paternain kalea, 2, Zizur Nagusia (Nafarroa) 1.336,36 4.246,84 101,12 2 759 Lehorreko lurra/larreak

ZI-05 Francisco Javier, Carlos María, María Fe,

Carmen, Elvira, Isabel, José Gregorio,

Amaya eta M.ª Luisa Urdánoz Alegre

Beraskoaingo etorb., 18, Zizur Nagusia (Naf.) 161,57 488,36 3,54 2 768 Lehorreko lurra

Iragarkiaren kodea: F0706173