62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

IRAGARKIA

Abuztuaren 2ko 11/1985 Errege Dekretuaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2007ko martxoaren 13ko 13:00etan honako lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "DBHko Nafarroako irakasleen elkartea", izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroa da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eskualdean jardun eta askatasunez eta gogoz elkartzea erabakitzen duten besteren kontuko langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Vicente Durán Hernández jauna eta Abel Palacios Castro jauna.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2007ko martxoaren 19an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0705353