62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren laugarren atalean xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2007ko apirilaren 30eko 11:00etan aurkeztu direla "'Asociación Profesional de Técnicos Superiores en Integración Social de Navarra", lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuan eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten beste inoren konturako langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: María Isabel Esteban eta María Eugenia Larraz.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 2an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0707520