62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1109/2007 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren ildo estrategikoetako bat da Nafarroako ekoizpen-sarea sendotu eta dibertsifikatzea, etorkizuneko sektoreak sustatzeko.

Aurreko ildo estrategikoan Nafarroako Enpresa Nazioartera Ateratzeko Plana dugu. Haren helburuetako bat, Nafarroako enpresen nazioarteratze mailaren arabera, erakunde horien esportazioak sendotzea da.

Deialdiaren xedea da nazioarteratzeko prozesuan enpresei eta enpresa-batasunei laguntzea. Horretarako, zenbait ekintza proposatzen ditu, horien bidez babes ekonomikoaz gain erakundeek edo haiek homologatutako profesionalek onuradunei orientazio egokia eman diezaieten.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 2007ko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzen dira, eta, betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:

_550.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontusailaren kargura.

_50.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4819/431300 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen. Espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 18an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

ERANSKINA

Nazioarteratzen laguntzeko zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdiko arauak

1. araua._Xedea.

Deialdi honen xedea Nafarroako Enpresak Nazioarteratzeko Planerako Babes Zerbitzuendako dirulaguntzak arautzea da. Zerbitzu horien bidez enpresei eta enpresa-batasunei nazioarteratze prozesuan lagundu nahi zaie. Horretarako, zenbait ekintza proposatzen ditu, horien bidez babes ekonomikoaz gain erakundeek edo haiek homologatutako profesionalek onuradunei orientazio egokia eman diezaieten.

2. araua._Dirulaguntza har dezaketen gastuak eta diru-zenbatekoa.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2006ko azaroaren 1etik 2007ko urriaren 31 bitarte gauzatu beharko dira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntzaren xede diren gastua hauexek dira:

1. Kanpo Sustapenerako bidaiak.

a) Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak eginiko merkataritza bidaiak, departamentuak Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak kanpo merkataritzaren arloan sinatu beharreko itunean bilduko direnak. Parte hartzen duten enpresek edo enpresa-batasunek beren produktuak erakusten badituzte horrelakoetarako egokitutako esparruetan, erakusketa-misio izena hartuko dute.

b) Nafarroako enpresa eta enpresa-batasunek garatzen ari diren herrialdeetan edo Nafarroarendako estrategikotzat jotzen diren arloetan elkarlan proiektuetan parte hartzeko bilerak. Deialdi honek ezarri bezala dirulaguntza jaso dezaketen elkarlan bilerak, beraz, Departamentuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak kanpo merkataritzaren arloan sinatu beharreko lankidetzarako itunean adieraziko dira

c) Kanpo sustapenerako bidaiak, sozietate publikoek, sektoreko elkarteek edo entitate finantzarioek antolatuak, egoitza Nafarroan badute, Bidaia horiek dirulaguntza jaso ahal izan dezaten, beharrezkoa da entitate antolatzaileak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eskatzea, bidaiari hasiera eman aurretik, deialdi honek arautzen dituen laguntzetan sartzea. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du eta bertan adieraziko ea bidaiak dirulaguntzarik izan dezakeen ala ez. Onartuz gero, parte hartzen duten enpresek dirulaguntza eskatzen ahal dute, honako arauen arabera.

d) Balizko bezeroen bisitak, gutxienez Nafarroako hiru enpresak antolatuak. Bidaia horiek dirulaguntza jaso ahal izan dezaten, beharrezkoa da enpresa antolatzaileak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eskatzea, bidaiari hasiera eman aurretik, deialdi honek antolatzen dituen laguntzetan sartzea. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du eta bertan adieraziko ea bidaiak dirulaguntzarik izan dezakeen ala ez. Enpresa antolatzaileak arau hauen arabera eskatzen ahal du dirulaguntza.

e) Negozio sustatzaileen zerbitzua kontrataturik daukan herrialderako bidaiak, enpresek eta enpresa-batasunek egin beharrekoak, sustatzaileak antolatu baditu. Bakarrik bidaia bat finantzatuko zaio enpresa bakoitzari, herrialde bakoitzerako, kontratuak eta ondorengo luzapenek dirauteino.

Kanpoko sustapenerako bidaietarako dirulaguntzetan pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatua hartzeko gastuak sartzen ahal dira, eta lurraldeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

Erakusketa baterako bidaia izanez gero, dirulaguntzan produktuak erakusteko gastuen %50 ere sartuko da, 1.500 euro gehienez enpresa edo enpresa-batasuneko eta erakusketarako bidaiako.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere a) eta d) ataletan aipatzen diren 4 bidairengatik hartzen ahalko dute dirulaguntza.

2. Negozio Sustatzaileak

Enpresek edo enpresa-batasunek, negozioen sustapenerako bulegoetakoren baten zerbitzua izateko, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin sinatutako kontratuak.

Dirulaguntzak kuotaren %60 hartuko du, gehienez ere 12.000 euro enpresa edo enpresa-batasuneko eta urteko.

3. Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak.

a) Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaile libreak Enpresek edo enpresa-batasunek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak batera homologatutako profesionalekin sinatutako kontratuak. Horrelako kontratuak eta luzapenak eredu ezarriaren arabera formalizatuko dira. Interesdunek Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialean jaso dezakete eredua, eta, kontratua sinatzeko, erakunde haren oniritzia beharko dute.

Dirulaguntzak hilabeteko kuotaren %50 hartuko du, enpresa bakoitzerako gehieneko muga metatuako 18.000 eurokoa izanen dela. Dirulaguntza gehienez ere hiru urtez jaso ahal izanen da. Muga 30.000 eurokoa izaten ahalko da, zerbitzua enpresa-batasun batek kontratatzen badu.

Talde bereko enpresa batzuek zerbitzu hau kontratatuz gero, muga hori lortzeko taldeko enpresa guztiek harturiko dirulaguntza hartuko da kontuan.

b) Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaile juniorrak Enpresek edo enpresa-batasunek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin ezarritako ereduaren arabera sinatutako kontratuak, eta horrela erakunde horretako teknikari batek programa honetako eginkizunak beteko ditu denbora partzialeko kontratatzailearentzat.

Dirulaguntzak hilabeteko kuotaren %60 hartzen ahalko du, gehienez ere 1.000 euro.

4. Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa.

Abokatu-bulegoek kanpoko banatzaile edota bezeroekin sinatutako kontratuei buruzko kontsulta, txosten, irizpen, negoziazio, idazketa eta betetzearen jarraipenean emandako zerbitzuak edo defentsa juridikoa demanda judiziala izanez gero. Halaber, sinatutako kontratuen itzulpen ofizialetarako laguntzak emanen dira, baldin eta itzulpen horiek zinpeko itzultzaileek eginak badira.

Dirulaguntzak minuta pagatuen %50 hartuko du, gehienez ere 3.000 euro proiektuko eta gehienez ere bi aholkularitza enpresa edo enpresa-batasuneko eta urteko.

5. Kanpo merkataritzako profesional gazteen poltsa.

Profesional gazteen poltsan izena emana dauden tituludunen kontratazioa. Poltsa http://www.bolsaexport.com. webgunean dago.

Lan kontratua izanen da, lanaldi osorako eta gutxienez ere sei hilabeterako.

Poltsa honetara 32 urte bete gabeak dituzten eta honako ikasketak dituzten Europar Batasuneko herritarrak bil daitezke:

_Unibertsitateko titulua eta, horrez gainera, nazioarteko merkataritzan 140 ordu baino gehiagoko prestakuntza edo gutxienez urte bateko esperientzia egiaztatua kanpo merkataritzaren arloko lanetan.

_Kanpo merkataritzako titulua, Nafarroan arlo horretako ikastaroak ematen dituzten zentroetakoren batean eskuratua, 140 ordu baino gehiagoko ikastaroak badira, betiere.

_Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako Prestakuntza Zikloak.

Dirulaguntzak soldataren eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoaren %35 hartuko du, gehienez ere 2.400 euro enpresa edo enpresa-batasuneko.

Enpresa edo enpresa-batasun bakoitzak ez du jasotzen ahal urtean dirulaguntza bat baino gehiago kontzeptu honengatik.

6. Enpresa esportatzailearen gogoeta eta dibertsifikazio estrategikoa.

Autodiagnostiko lagundu bat egiteko programan prestaturiko aholkulari baten kontratazioa. Hiru ordutik lau ordura bitarteko 3 edo 4 banakako bilkuraren bidez eginen da.

Dirulaguntzak kostuaren %60 hartuko du, 1.470 euro gehienez.

3. araua._Onuradunak.

Onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko orotariko betebeharrez gain, eskatzaileek ondoren aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

Betebehar horiek 4. arauan aipatzen diren inprimakiak aurkeztuz frogatu beharko dira eta 2007ko urriaren 31 arte eutsi beharko zaie.

1. Enpresak izanez gero:

a) Egoitza Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren instrukzioa eta tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean sartua behar du enpresaren jarduerak, honako hauek salbuetsirik:

_63tik 67ra bitartekoak.

_75ekoak, 756a salbu.

_81etik 83ra bitartekoak.

_85etik 86ra bitartekoak.

_97koak, 973a salbu.

Halaber, eranskin bereko bigarren atalean jasotako jarduera korrelatiboak ere sartzen ahalko dira, honako hauek betetzen badituzte:

c) Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaile libreengatik dirulaguntza eskatzen duten enpresek 2005ean eta 2006an gutxienez 90.000 euro esportaturik eduki beharko dituzte urtero. 2005eko abenduaren 1ean kontratu indardunak zeuzkaten enpresak beharkizun horretatik salbuetsirik daude, kontratu horiek iraungi arte. Halaber, enpresa turistikoak (kanpalekuak, hotelak, landa hotelak, aterpetxe turistikoak, landa etxeak eta jarduera turistikoetarako enpresak) ere betebehar horretatik salbuetsiak daude.

d) Enpresa esportatzailearen gogoeta eta dibertsifikazio estrategikoagatik dirulaguntza eskatzen duten enpresek 2005ean eta 2006an gutxienez 90.000 euro esportaturik eduki beharko dituzte urtero edo bi urte horietariko bakoitzean salmenten bolumenaren %30.

2. Enpresa-batasunak izanez gero:

a) Nafarroan kokaturik egotea. Enpresa-batasunean beste autonomia erkidego batzuetako enpresek parte hartzen badute, taldean diren Nafarroako enpresen kopuruaren arabera emanen dira laguntzak.

b) Nortasun juridikoa izatea, alegia, ICEX programan sarturiko elkarte edo partzuergo esportatzaileak izatea.

4. araua._Eskaeren aurkezpena eta eskaturiko agiriak.

1. Hauexek izanen dira eskabideak aurkezteko epeak:

_Kanpo Sustapenerako bidaiak: hilabete, bidaia bukatu eta biharamunetik hasita.

_Negozio sustatzaileak eta Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak: hilabete, kontratua sinatu eta biharamunetik hasita.

_Kanpo Merkataritzako Profesional Gazteen Poltsa: hilabete, kontratua sinatu eta biharamunetik hasita.

_Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa: hilabete, faktura eman eta biharamunetik hasita.

_Enpresa esportatzailearen gogoeta eta dibertsifikazio estrategikoa. hilabete, faktura eman eta biharamunetik hasita.

Hala ere, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen ekintzak, 2006ko azaroaren 1etik deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu bitarte egin baziren, hilabeteko epean aurkeztuko dira, argitaratu eta biharamunetik. Epea argitaratzen den egunetik hilabete betetzen den egunean bukatuko da.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, 3105 posta kodean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira (Fc7.07.03 inprimakia):

_Erantzukizuneko aitorpena, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 13. artikuluko betebeharrak eta kobraturiko laguntzak azaltzen dituena, Fc6.02.02 inprimakiaren arabera.

_Kanpo Sustapenerako bidaiak: joan-etorrien eta ostatuaren fakturaren kopia eta ordainagiria eta eginiko zuzemenen eta lorturiko emaitzen txosten zehatza.

_Negozio sustatzaileak eta Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak: kontratuaren edo luzapenaren kopia. Aurreko deialdian aurkeztu zelako Merkataritza Zerbitzuak baldin badauka, ez da beharrezkoa izanen berriro aurkeztea, baina halaxe adierazi beharko da eskabidean.

_Kanpo Merkataritzako Profesional Gazteen Poltsa: kontratuaren kopia.

_Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa: fakturen kopia eta ordainagiria eta eginiko lanaren txosten labur bat.

_Enpresa esportatzailearen gogoeta eta dibertsifikazio estrategikoa: fakturaren kopia eta ordainagiria.

Aipatzen diren inprimakiak helbide honetan egonen dira eskatzaileen eskura:

http://www.cfnavarra.es/industria/areas/comex/ayplan.htm.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Merkataritza Zerbitzuak hamar eguneko epean osatzeko eskatuko dio interesdunari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da, eta espedientea artxibatuko da, besterik gabe.

5. araua._Dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak

Eskabideak sarrera-hurrenkerari hertsiki jarraituz ebatziko dira, eta lehentasuna emanen zaie alde guztietatik dokumentazioa osorik aurkezten dutenei.

Gainerako eskaerak kontusailean dirua egotearen baldintzapean geldituko dira, eta ebazpenak dokumentazio osagarria jasotzearen hurrenkeraren arabera emanen dira.

6. araua._Dirulaguntza emateko ebazpena.

Deialdi honen arabera aurkezten diren eskabideak banakako ebaluazioko araubidearen arabera tramitatuko dira. Araubide hori Gobernuak onetsi zuen, 2006ko martxoaren 20ko Erabakiaren bidez.

Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, eta eskatutako baldintzak ea betetzen diren ziurtatuko.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio interesdunari. Aditzera eman zaio horrela egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinaraziko zaio.

Eskaerek baldintzak bete ez, eskaerak baztertu eginen dira, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren ebazpen bitartez.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak ebatzi eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

7. araua._Eginiko gastu eta ordainketen frogak eta dirulaguntzaren ordainketa.

1. Onuradunek dirulaguntzaren xede den kontzeptuari buruz eginiko gastu eta ordainketak frogatu beharko dituzte. Horretarako ondoren aipatzen diren agiriak ematen diren epeetan aurkeztu beharko dituzte.

_Kanpo sustapenerako bidaiak, Merkataritzako Aholkularitza Juridikoaren kontratazioa eta Enpresa esportatzailearen gogoeta eta dibertsifikazio estrategikoa. laguntza ematea eta ordainketa batera eginen dira.

_Negozio sustatzaileak eta Lanaldi partzialeko esportazio-kudeatzaileak: eskabidea aurkezten denetik 2007ko abenduaren 1a bitarte, onuradunek fakturen kopiak eta ordainagiriak aurkeztuko dituzte.

_Kanpo Merkataritzako Profesional Gazteen Poltsa: laguntza ematea eta ordainketa batera eginen dira. Kontratuaren lehenbiziko sei hilabeteen buruan, profesionalaren nominen eta TC1 eta TC2en kopiak aurkeztuko dira. Aurkeztu ezean, onuradunak dirulaguntza itzuli egin beharko du. Aurrerakin horren arrazoia da esportatzen hasteko enpresan arazo horretaz arduratzen den pertsona bat egotea garrantzitsua dela, posible baita momentu horretan dirusarrerarik ez egotea.

2. Egiaztagiriak azterturik, Merkataritza Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da. Ordaintzeko ebazpena laguntza emateko ebazpenari gehitzen ahalko zaio horrela aurreikusirik dagoen programetan.

Laguntza emateko ebazpenean ezarririko epean hala justifikatu ezik laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

8. araua._Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala egiaztatzeko, Fc6.02.02 inprimakiko adierazpenean, eskatzaileari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

2. Dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

9. araua._Dirulaguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" izaera

1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdiko dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein denboralditan.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskabideak aurkezten dituztenean.

10. araua._Arauen aurkako errekurtsoa.

Arau hauen kontra interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

11. araua._Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Kontsumo Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

BIDAIA POLTSAK

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 870

ALEMANIA 410

ANGOLA 1.730

SAUDI ARABIA 1.220

ALJERIA 360

ARGENTINA 1.730

ARMENIA 1.020

AUSTRALIA 1.940

AUSTRIA 610

AZERBAIJAN 1.220

BANGLADESH 1.530

BELGIKA 410

BIELORRUSIA 1.020

BOLIVIA 1.630

BOSNIA-HERZEGOVINA 610

BOTSWANA 1.840

BRASIL 1.560

BRUNEI 1.940

BULGARIA 920

KAMERUN 1.330

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1.120

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.430

TXAD 1.120

TXILE 1.840

TXINA 2.080

TXIPRE 710

KOLONBIA 1.330

KONGO 1.730

HEGO KOREA 2.040

BOLI KOSTA 1.330

COSTA RICA 1.330

KROAZIA 610

KUBA 920

DANIMARKA 410

EKUADOR 1.330

A.E.B. (ERDIALDEA) 1.140

A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 940

A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.460

EGIPTO 820

EL SALVADOR 1.330

ARABIAR EMIRERRI BATUAK 1.220

ESLOVAKIA 610

ESLOVENIA 510

ESTONIA 1.020

ETIOPIA 1.220

FILIPINAK 1.840

FINLANDIA 610

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA) 205

FRANTZIA (GAINERAKOA) 360

GABON 1.330

GEORGIA 1.220

GHANA 1.330

GREZIA 560

GUATEMALA 1.330

GINEA BISSAU 920

GINEA KONAKRY 1.020

EKUATORE GINEA 1.120

HERBEHEREAK 410

HONDURAS 1.330

HUNGARIA 710

INDIA 1.560

INDONESIA 1.840

IRAK 1.120

IRAN 1.330

IRLANDA 410

ISLANDIA 920

ISRAEL 820

ITALIA 410

JAMAIKA 1.330

JAPONIA 2.080

JORDANIA 920

KAZAKHSTAN 1.430

KENIA 1.220

KIRGIZISTAN 1.430

KUWAIT 1.220

LETONIA 1.020

LIBANO 920

LIBERIA 1.020

LIBIA 820

LITUANIA 1.020

LUXENBURGO 410

MADAGASKAR 1.840

MALAYSIA 1.840

MALAWI 1.840

MALI 1.220

MAROKO 360

MAURITANIA 820

MEXIKO 1.140

H E R R I A L D E A POLTSA

MOLDAVIA 1.120

MONGOLIA 2.040

NAMIBIA 1.840

NEPAL 1.730

NIKARAGUA 1.330

NIGERIA 1.330

NORVEGIA 610

ZEELANDA BERRIA 2.040

OMAN 1.220

PAKISTAN 1.530

PANAMA 1.330

PARAGUAI 1.630

PERU 1.630

POLONIA 710

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1.020

QATAR 1.200

ERRESUMA BATUA 410

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1.330

TXEKIA 710

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1.730

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 920

ERRUMANIA 920

ERRUSIA 1.040

SENEGAL 920

SERBIA-MONTENEGRO 610

SINGAPUR 1.840

SIRIA 920

SOMALIA 1.220

SRI LANKA 1.840

HEGOAFRIKA 1.330

SUEDIA 610

SUITZA 510

THAILANDIA 1.840

TAIWAN 2.040

TUNISIA 410

TURKMENISTAN 1.430

TURKIA 820

UKRAINA 1.120

URUGUAI 1.730

UZBEKISTAN 1.430

VENEZUELA 1.330

VIETNAM 2.040

YEMEN 1.220

ZAMBIA 1.730

ZIMBABWE 1.730

Iragarkiaren kodea: F0706782