62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

290/2007 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007. urterako Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak ezarri eta 2006-2007 ikasturteari dagokion bigarren ordainketarako baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (2006-2007 ikasturtean oraindik indarra duenaren) 23.2 artikuluak ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak, bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean, hezkuntza administrazioei baimena ematen die Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxeekin hitzarmenak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 3ko 1122/2006 Ebazpenak baimena ematen du 2006-2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 25ean emandako 523/2006 Ebazpenaren bidez, 2006-2007 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezarri zuen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2006-2007 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2007rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2006 Foru Legearen 36.2 artikuluak ezartzen du, egun Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Horrenbestez, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta, horren bidez, Lanbide Hastapeneko Programek 2007an izanen dituzten dirulaguntzen moduluak proposatu ditu.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea 2007. urterako, 200-/2007 ikasturtean funtzionamenduan egonen diren Lanbide Hastapeneko Programetako ikasketak emateko baimena eskuratzen duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko erakundeei doan eman beharreko dirulaguntzetarako funts publikoen zenbateko osoa banatzeko, modu honetan:

I._Lanbide Hastapeneko Programak ikastetxe itunduetan.

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

Bulegoko laguntzailea 67.806,12

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 67.627,89

Ostatu arloko laguntzailea 67.627,89

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 70.301,04

Aluminiozko zurgin lanetako langilea 72.752,30

II._Lanbide Hastapeneko Programak irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

Sukaldeko laguntzailea 74.295,69

Zurgintzako langilea 75.091,68

Altzari modularrak egiteko langilea 75.091,68

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 68.349,49

Mintegi eta Lorategietako langilea 64.393,28

Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako langilea. 68.429,07

Iturgintzako langilea 67.951,51

Ile-apainketako laguntzailea. 63.636,54

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

Igeltserotzako langilea 98.106,10

2. Ebazpen honen 1. atalean finkatutako dirulaguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

_Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

_Beste zehar-kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi eta tutoretzarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak programa bakoitzean zuzenean ematen dituzten orduetarako kontratatuko dira.

3. Hezkuntza Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2006-2007 ikasturtean izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 25eko 533/2006 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006-2007 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegi berarizkoa ezartzen duena.

b) Abuztuaren 21eko 834/2006 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2006/2007 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2007ko irailaren 30a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2. Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, foru agindu honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2007. urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetarako.

7. 2007ko urtarril-abuztuko dirulaguntzak ematea ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Dirulaguntzak denbora horretan martxan diren Lanbide Hastapeneko Programek sortutako gastuetarako dira; guztira, 637.213,04 euro.

8. Modulu ekonomikoaren %45ari dagozkion dirulaguntzak ematea Ebazpen honen eranskinean ageri diren zentroei, 477.909,81 euro guztira.

Gainerako %15a 2007ko azken bihilekoan ordainduko da, ebazpen honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako dirulaguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: %50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz" eskolentzat eta "El Castillo" lantegi-eskolako "Altzari modularrak egiteko langilea" programarako, eta %80 "El Castillo" lantegi-eskolako gainerako programetarako. Diru kopuru horiek departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajeen "kontura" ordainduko dira, orduan zehaztuko baita Hezkuntza Departamentuari dagokiona.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek ebazpen honen 1. atalean baimendutako moduluen %100eko dirulaguntza jasoko dute.

9. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2007ko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan" izeneko 410003 41140 4811-322E00 kontusailaren kargura.

10. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko martxoaren 22an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2006-2007 ikasturtea. Ikastetxe itunduak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 C.T. Carlos III Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 30.512,75 10.170,92

A31083595 "I.T.C. Cuatrovientos" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 30.512,75 10.170,92

Q3100063 A "María Inmaculada" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 30.432,55 10.144,18

Q3100240 E "Salestarrak" (Iruña) Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako lag. 1 70.301,04 100 70.301,04 31.635,47 10.545,15

Aluminiozko zurgin lanetako langilea 1 72.752,30 100 72.752,30 32.738,54 10.912,84

Q3100011 J Santa Catalina Labouré Bulegoko laguntzailea 1 67.806,12 100 67.806,12 30.512,75 10.170,92

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 67.627,89 100 67.627,89 30.432,55 10.144,18

GUZTIRA 7 481.727,48 481.727,48 216.777,36 72.259,11

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "Lantxotegi" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantentze lanetako lag. 1 68.429,07 50 34.214,54 15.396,54 5.132,18

G31725484 Ilundaingo "Haritz-Berri" baserri-eskola Mintegi eta Lorategietako langilea 1 64.393,28 50 32.196,64 14.488,49 4.829,49

Ilundaingo "Haritz-Berri" baserri-eskola Zurgintzako langilea 1 75.091,68 50 37.545,84 16.895,63 5.631,87

Ilundaingo "Haritz-Berri" baserri-eskola Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 50 49.053,05 22.073,87 7.357,96

G31780562 "Etxabakoiz" lantegi-eskola fundazioa (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea. 1 68.349,49 50 34.174,75 15.378,64 5.126,21

"Etxabakoiz" lantegi-eskola fundazioa (Iruña) Altzari modularrak egiteko lag. 1 75.091,68 50 37.545,84 16.895,63 5.631,87

"Etxabakoiz" lantegi-eskola fundazioa (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea. 1 63.636,54 50 31.818,27 14.318,22 4.772,74

Q3100108D "Centro Puente" (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 100 74.295,69 33.433,06 11.144,35

G31031644 "El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 74.295,69 80 59.436,55 26.746,45 8.915,48

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 67.951,51 80 54.361,21 24.462,54 8.154,19

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko lag. 1 75.091,68 50 37.545,84 16.895,63 5.631,87

GUZTIRA 11 804.732,41 482.188,22 216.984,70 72.328,21

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 "Fund. Lab. Constr." (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 98.106,10 100 98.106,10 44.147,75 14.715,91

GUZTIRA 1 98.106,10 98.106,10 44.147,75 14.715,91

ORDAINDU BEHARREKOA 1.062.021,80 477.909,81 159.303,23

Iragarkiaren kodea: F0705455