62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

135/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzen deialdia onesten duena 2007ko ekitaldirako, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barrenean. Laguntzak lehia bidez emanen dira.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduak, Landa garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak (FEADER), ezartzen du landa garapenerako esparru berria 2007ko urtarrilaren 1etik 2013ko bukaera arte.

Martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri dira Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barrenean.

Aipatu foru aginduaren 11 artikuluan, 1. puntuan, ezartzen da nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak lehia bidez emanen direla, nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak kobratzeko aurkezturiko enpresa plan batean aipatzen diren inbertsioen ondoriozkoak izan ezik.

Gobernuak, 2007ko apirilaren 2ko Erabakiaren bidez, baimena eman dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari 2008ko eta 2009ko ekitaldietako gastua konprometitzeko, aurreko puntuan aurreikusitako laguntzak ordaintzearren.

Beraz, egoki da aipatu foru aginduan ezarritako deialdia, lehia bidez laguntzak ematekoa, onestea.

Foru agindu honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzen deialdia onestea 2007ko ekitaldirako, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barrenean. Laguntzak lehia bidez emanen dira.

2. Eskabideak aurkezteko epea, argitaratu eta biharamunean hasiko da eta egun horretatik berrogei egun natural igarotzen direnean bukatuko.

3. 2007an 3.158.850 euro, 2008an 4.738.275 euro eta 2009an 7.897.125 euro gastatzeko baimena ematea 2007rako gastu aurrekontuko "Nekazaritza ustiategiak hobetzea PDR (FEADER)" izeneko 721002-72230-7700-412100 (**) kontusailetik edo hurrengo urteetan baliokidea den kontusailetik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 10ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0707808