62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1157/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez dei egiten da "Tentsio erdiko 13,2 KV-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza, Corella iparraldea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 705/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen "Tentsio erdiko 13,2 KV-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitza, Corella iparraldea" izeneko proiektua, eta instalazioaren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela-eta, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari edo berak eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, 2007ko ekainaren 21ean Corellako Udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek. Titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa desjabetzaren onuradun deklaratzea.

3. María Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, Marta Iraizoz San Julián eta José Ramón Eraso Remírez, enpresa onuradunaren ordezkari, bata zein bestea, eta Alfredo Torreblanca Lafraya eta Jasone Goikoetxea Iriberri, enpresako peritu, bata zein bestea, haiek sina ditzaten okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0707136