62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1155/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "El Vado baserria-Undio 13,2 KV-ko aireko linearen bariantea, Muru Asteraingo mugapean Etxauri-Jaitz linearekiko zirkuitua ixteko" izeneko proiektuak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, otsailaren 7ko 304/2007 Ebazpearen bidez, "El Vado baserria-Undio 13,2 KV-ko aireko linearen bariantea, Muru Asteraingo mugapean Etxauri-Jaitz linearekiko zirkuitua ixteko" izeneko proiektua onetsi eta instalazio horren onura publikoa adierazi zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela-eta, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. "El Vado baserria-Undio 13,2 KV-ko aireko linearen bariantea, Muru Asteraingo mugapean Etxauri-Jaitz linearekiko zirkuitua ixteko" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, Zizurko alkateari edo hori ordezkatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aitzineko aktak eta, bidezko bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko, Zizurko Herriko Etxean, Gazolatzen, 2007ko ekainaren 19an.

Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Desjabetzearen onuraduna Electra Valdizarbe, S.A. enpresa dela adieraztea.

3. María Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, Javier Berruezo Gambarte eta Alfredo Torreblanca Lafraya, enpresa onuradunaren ordezkari, bata zein bestea, eta María Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri, enpresako peritu, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zizurko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0707140