58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

59/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.-tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, proiektuaren xede den jarduketaren funtsa Iruña-Madril N-113 errepidean gainaldea goratzea da, Nafarroako Autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubietan (74+600 k.p.-tik 76+600 k.p.ra bitarte), errepidean eta autobidetik ateratzeko adar batean gertatu ohi diren uholdeak saihesteko, noizean behin handi samarrak baitira.

Lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Madril NA-113 errepidea Castejonen zabaltzea, AP-68 autobidearen eta Ebro ibaiaren gaineko zubien artean (74+600 k.p.-tik 76+600 k.p.ra bitarte)" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 30 egun baliodunetan, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Castejongo eta Valtierrako Herriko Etxeetako bulegoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Castejongo eta Valtierrako Udalei jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 23an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

CASTEJONGO UDAL MUGAPEA

CAS-1 EMILIANO CASTILLEJO PALERO 1624 1 24 AD UREZ. LURRAK-LARREAK

LA RIBERA, 52 (31590) CASTEJON

CAS-2 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 47 1 450 ALTXONBIDEA-ERREP.

ARMADA ETORBIDEA, 2 (31002) IRUÑA

CAS-3 EMILIANO CASTILLEJO PALERO 97 1 27 UREZTAKETA LURRAK

LA RIBERA, 52 (31590) CASTEJON

CAS-4 JORGE CASTILLEJO RODRIGO 146 1 31 A UREZTAKETA LURRAK

LA RIBERA, 52 (31590) CASTEJON

CAS-5 EMILIANO CASTILLEJO PALERO 375 1 41 UREZTAKETA LURRAK

LA RIBERA, 52 (31590) CASTEJON

CAS-6 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 5405 1 450 ALTXONBIDEA-ERREP.

ARMADA ETORBIDEA, 2 (31002) IRUÑA

CAS-7 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 3398 1 450 ALTXONBIDEA-ERREP.

ARMADA ETORBIDEA, 2 (31002) IRUÑA

VALTIERRAKO UDAL MUGAPEA

VA-1 VALTIERRAKO UDALAREN HERRILURRAK 225 1 1 LERTXUNDIA

PLAZA DE LOS FUEROS, 1 (31514) VALTIERRA

VA-2 VALTIERRAKO UDALAREN HERRILURRAK 1070 4 592 ACD ZUHAIZTIA-LARREAK

PLAZA DE LOS FUEROS, 1 (31514) VALTIERRA

VA-3 VALTIERRAKO UDALAREN HERRILURRAK 12 4 10 AB UREZ. LURRAK-LARREAK

PLAZA DE LOS FUEROS, 1 (31514) VALTIERRA

VA-4 VALTIERRAKO UDALAREN HERRILURRAK 556 4 9 AB UREZTAKETA LURRAK

PLAZA DE LOS FUEROS, 1 (31514) VALTIERRA

Iragarkiaren kodea: F0706929