58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

58/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena eta haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, otsailaren 20ko 24/2007 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 26ko Erabakiaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Proiektuan egindako azken egokitzapenen ondorioz, ukipen gehiago sortu dira. Horregatik, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria argitaratzen da foru agindu honen eranskinean.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" izeneko proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea.

2. Behin betikoz onestea "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

3. "Nafarroako Ubidea, tartea: 19B" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei banakako zitazioaren bitartez dei egitea, maiatzaren 23, 24 eta 25ean Tafallako eta Erriberriko udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tafallako eta Erriberriko udaletxeetako iragarki oholetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

6. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Tafallako eta Erriberriko udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

OBRA: "NAFARROAKO UBIDEA, TARTEA: 19B"

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

ERRIBERRIKO UDAL MUGAPEA

OL-13 bis ERRIBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 4.350,45 24 1.367 -

PLAZA CARLOS III EL NOBLE, 20. 31390-ERRIBERRI

OL-14 bis ERRIBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 23.516,35 29 1.516 -

PLAZA CARLOS III EL NOBLE, 20. 31390-ERRIBERRI

OL-15 ERRIBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 18.107,51 23 1.359 -

PLAZA CARLOS III EL NOBLE, 20. 31390-ERRIBERRI

OL-16 ERRIBERRIKO UDALAREN HERRILURRAK 5.482,18 23 1.361 -

PLAZA CARLOS III EL NOBLE, 20. 31390-ERRIBERRI

Iragarkiaren kodea: F0706724