58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

57/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko proiektua (Funesko saihesbidea)" proiektuari onespen teknikoa eman eta, ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, jendaurrean jartzen duena, ukituriko ondasun eta eskubideak argitaratzeko eta ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko proiektua (Funesko saihesbidea)" proiektua aurkeztu du onetsia izan dadin.

Proiektuaren xedea Nafarroako errepideen II. plan zuzendarian jasota dago eta asmoa 900 metroko lehen tartean saihesbidea egitea da eta bigarren tartean NA-6631 errepidea zabaldu eta hobetzea 1095 metrotan, bi tarteak lotuz biribilgune batean.

Egun errepideak baditu 6,00 metroko plataforma, bazterbiderik gabe, erradio txikiko bihurguneak eta zati estuagoak Funesko zeharbidean. Tartea, beraz, mantso joatekoa eta arriskutsua da.

Jarduketa Funesen hasiko da, saihesbide bat eginez Trujaleko bideko tartean abereen bidearekin bat egiten duen guneko biribilgune berriraino. Gune horretatik bukaeraraino dagoen errepidea zabaldu eta hobetuko da, bukaeran Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto NA-115 errepidearekin bat eginen duelarik.

Proiektuaren 7. eranskin gisa Ingurumen eraginaren azterlana dago, ingurumenaren gaineko eragina adierazteko behar baita. Badago derrigorrezko Ingurumen nahikotasunari buruzko txostena.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da jarduketak Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasunak eta eskubideak kudeatzea eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "NA-6631 errepidean saihesbidea egiteko proiektua (Funesko saihesbidea)" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta proiektuaren 7. eranskin gisa argitaratutako Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, ukituriko ondasun eta eskubideak argitaratzeko eta ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko eta edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuan eta Funesko udaletxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Funesko Udalari.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

NA-6631 ERREPIDEAN SAIHESBIDEA EGITEKO PROIEKTUA (FUNESKO SAIHESBIDEA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza. Behin betiko kokapena

FUNESKO UDAL MUGAPEA

FU-2 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 206 4 545-1-1 LURZORUA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-4 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 5.419 4 611A PINUDIA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-6 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 17.053 4 702A PINUDIA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-8 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 1.831 4 702B LEHORR. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-10 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 437 4 701B PINUDIA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-12 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 9.093 4 701A LEHORR. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-14 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 1.293 3 405E LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-16 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 2.280 3 400B LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-18 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 1.364 3 400C LEHORR. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-20 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 2.516 4 701 D LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

NA-6631 ERREPIDEAN SAIHESBIDEA EGITEKO PROIEKTUA (FUNESKO SAIHESBIDEA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

Behin-behineko kokapena

FUNESKO UDAL MUGAPEA

FU-100 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 146 4 702B LEHORR. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-102 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 391 3 405E LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

Maileguak eta zabortegiak

FUNESKO UDAL MUGAPEA

FU-104 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 21.241 10 246 UREZT. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-106 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 22.383 10 247 UREZT. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-108 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 5.098 4 562A LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-110 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 132 4 5007A UREZT. ALORRA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-112 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 95 4 563 LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-114 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 1.191 4 5028A LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-116 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 1.794 4 5028B LEGAR-HOBIA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-118 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 675 4 5027A LARREAK

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

FU-120 FUNESKO UDALAREN HERRILURRAK 2.635 4 5027B LEGAR-HOBIA

FUEROS, 1. FUNES (NAFARROA)

Iragarkiaren kodea: F0706723