39. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Indarra duten xedapenei jarraituz, behin betiko onetsi da eta, beraz, argitara ematen da ordenantza, biharamunean indarra har dezan; izan ere, 2006ko abenduaren 22ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, urtarrilaren 31n, eta jendaurrean egon den legezko epean ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikulua eta hurrengoak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta hurrengoak.

2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko aprobetxamendu edo erabilera pribatiboetatik edozein egitea da zergapeko egintza:

1._Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2._Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo gisako muntaduren bidez okupatzea.

3._Soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

4._Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako muntadurak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5._Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6._Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7._Eremu publikoan kioskoak jartzea.

8._Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

9._(Kendua).

10._(Kendua).

3. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko dira kontuan, ordenantzaren eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. artikulua. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten entitateak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

6. artikulua. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna beharturik dago berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera zenbaterainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. artikulua. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. artikulua. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den tasa ordaintzeak ez ditu egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduak behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta aulkiekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak balio gabe utzi dezake baimena edo aldi baterako kendu, bidezko arrazoiak, obrak, konponketak eta abar badaude, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea beste beharkizunik ez du izanen.

3. Lizentzia ematen den unean ordainduko da balkoiak edo terrazak kristalen bidez ixteko tasa.

10. artikulua. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bestelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta jabearen kargu geldituko dira muntadura hori urratu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako gastuak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza honek indarra hartuko du 2007ko urtarrilaren 1ean edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean oso-osorik argitara ematen den egunean.

ZENBATEKOEN GAINEKO ERANSKINA

I. epigrafea._Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1._Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,48 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

I.2._Merkatu txikiak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 0,48 euro/eguna.

_Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,48 euro/eguna.

I.3._Azoka txikiak.

_Eskulan txikiak, bisuteria eta baimena duten beste gauza batzuk, saltoki bakoitzeko: 0,48 euro/eguna.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.4._Kioskoak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

_Egunean: 0,48 euro.

Herrietako festetan, 3,01 euro/metro koadroa edo zatikia egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.5._Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako muntadurak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 0,48 euro.

Herrietako festetan, 3,01 euro/metro koadroa edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.6._Aldamioak: 0,18 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.

I.7._Garabiak: okupazio bakoitzeko, 180,30 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 90,15 euroko beste kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.

Aldamioek eta/edo garabiek urbanizazio prozesuan diren eremu publikoak hartzen dituztenean sorraraziko dira I.6 eta I.7 puntuak, jarduketa sistematizatuan, harik eta Udalak obra onartu arte.

I.8._Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,48 euro.

I.9._Ostatu-ibilgailuak: 0,48 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herrietako festetan, 3,01 euro/metro koadroa edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.10._Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,48 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herrietako festetan, 3,01 euro/metro koadroa edo zatikia, egunean; gehienez ere, 150,25 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.11._Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.

_Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

_Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

_Material bilketagatik m²/eguna: 0,19 euro.

_Gisako gainerako elementuengatik m²/eguna: 0,19 euro.

I.12._Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio: 0,19 euro egunean, hamar metro koadroko azalera bakoitzeko.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 42,07 euro.

_Likido edo gasen hodiak, metro lineal bakoitzeko, 0,24 euro urtean.

Esteribarren, 2007ko martxoaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0703758