155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2007ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 10. poligonoko 682. lurzatiko xehetasun azterlana, Construcciones Valtierra, S.A.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Valtierran, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0717899