155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Agindua ematea, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde

@@@ Autonomoari, "Hello Rochapea eta Hello Azpilagaña" haur-eskolen kudeaketa-kontratua kudeatu dezan.

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ondoko dekretua eman zuen, 2007ko azaroaren 19an:

"Ikusirik "Hello Rochapea" eta "Hello Azpilagaña" haur-eskolei buruz espedientean jasotako txostenak, ondokoa xedatu dut:

1.-Agindua ematea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoari Iruñeko Udalak eta Mercedes Alvarez Guallar enpresak "Hello Rochapea" eta "Hello Azpilagaña" haur-eskolak kudeatzeko 2007ko ekainaren 29an sinatutako kontratutik datozen betebeharren gaineko segimendua, kontrola eta fiskalizazioa gauzatu ditzan, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

2.-Toki Ogasuneko Alorrak beharrezko doikuntza teknikoak eginen ditu, 2008. urteko aurrekontuetan, Haur Eskolen Erakunde Autonomoak aurrekontuetan diru nahikoa izan dezan, kontratutik datozen betebehar ekonomikoei aurre egiteko, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina."

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0718136