II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremua mugatzeko agiria (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2007ko urriaren 19ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 19-OCT-07 (9/CU)
"Ikusirik alde zaharreko "Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremuaren mugapena (Jarauta-Descalzos-Ingurubideko pasealekua)" izeneko agiria hasiera batean onesteari buruzko espedientea, jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duelarik eta ikusirik espedientean dagoen txostena, honako hau erabaki da:
1.-Behin betiko onestea "Lehentasunez Esku-hartzeko 7. Eremuaren mugapena (Jarauta - Descalzos - Ingurubideko pasealekua)" izeneko agiria.
2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0718057