155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELGORRIAGA

Inbentarioaren urteko zuzenketa

Elgorriagako Udalak, 2007ko azaroaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez: Udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioaren zuzenketa onestea 2007ko ekitaldirako, prestatu egin den moduan onestea alegia.

Herritarrek eta bidezko interesa dutenek 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, inbentarioaren urteko zuzenketaren onespenari buruzko alegazio, kexa edo oharrak aurkezteko.

Elgorriagan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0718000