155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Herri larreetako loteen esleipenerako eskabideak egiteko epea zabalik, Cortesen, lurzatien berrantolamenduaren ondoriozko lurzatiak hartzeko

Cortesko Udalak, 2007ko azaroaren 19an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.-Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herri larreetako loteen esleipenerako eskabideak egin ditzaten, horretarako eskubidea dutela uste badute, hori guztia Cortesko Udalaren iragarki oholean ediktua agertu ondoren.

Interesdunek eskabide eredua bete beharko dute eta Herrilurren ordenantzetako agiriak aurkeztu, horiek eskura izanen baitituzte Udal Idazkaritzan.

Cortesen, 2007ko azaroaren 26an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0718270