155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Exekuzio unitate baten mugapena eta xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urriaren 22an egin bilkuran arruntean, hasiera batean onetsi zituen Arizkungo U.E. 4 exekuzio unitatearen mugapena eta xehetasun azterlana, López arkitektoak prestatuak, 2006ko azaroko data dutenak, eta EHAEOk 2006ko azaroaren 28an ikus-onetsiak; baita eranskina ere, 2007ko abuztuaren 23an aurkeztua (R/E 2401), berariaz abiarazitako espedientean baitago, eta Construcciones Baztangoiza, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2007ko azaroaren 15ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0718045