155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokorreko 4. aldaketa behin betikoz onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2007ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontuko 4/2007 aldaketaren espedientea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, eta iragarkia 2007ko urriaren 12an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epea iragan baita eta 2007ko azaroaren 19an eginiko bilkura berezian aurkeztutako erreklamazioa erabakiz, aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da.

DIRUSARRERAK:

Gastu orokorretarako Diruzaintzaren gerakina:

Dirusarrerak, guztira: 106.611,63 euro.

GASTUAK:

I.kapitulua: 10.991,45 euro.

II.kapitulua: 86.789,80 euro.

III. kapitulua: 4.530,38 euro.

IV. kapitulua 300 euro.

IX. kapitulua: 4.000 euro.

Gastuak, guztira: 106.611,63 euro.

Lakuntzan, 2007ko urriaren 31n.-Mankomunitateko lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0717987