155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 28/2007 . aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tafallan, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0718096