155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Aldaketa 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko azaroaren 7ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azkoienen, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0717992