155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

223/2007 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Yolanda Núñez Rosón Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen 19. artikuluko r) atalaren arabera, ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, zuzendari kudeatzaileak ahalmena du arloetako zein unitateetako buruak bitarte baterako izendatzeko, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasunarekin, eta Estatutuek ematen didaten ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Yolanda Núñez Rosón, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak irailaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateari igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0718443