155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Nekazaritzako ingeniari teknikoendako lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

(6/PR)

"Iruñeko Udalaren zerbitzuko Nekazaritzako ingeniari teknikoendako lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia 2007ko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, ekainaren 25ean; orain, deialdi horretako epaimahaiak proposaturik, lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzen da."

Iruñean, 2007ko azaroaren 13an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0717986