155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MARTZILLA

Deialdi murriztua, administrari laguntzailearen lanposturako izendatutako D mailako funtzionarientzat, administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko

OINARRIAK

(Alkatetzaren 362/2007 ebazpena)

1.-Arau orokorrak.

Deialdi murriztu honen xedea da, Martzillako Udaleko administrari laguntzailearen lanposturako izendatutako D mailako funtzionarien artean, Martzillako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, betetzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautapen proba murriztu honetarako deia, egitekoen egokitzapena dela-eta.

Hauta-probak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona C maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

Urteko lanaldia Udaleko gainerako funtzionarioek duten bera izanen da.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Martzillako Udaleko funtzionarioa izatea, D mailakoa, administrari laguntzaile lanpostu baterako izendatua izanik.

b) Jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Batxilergo, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo titulu baliokideren bat izatea, edo Administrazio Publikoetan aitortutako zortzi urteko antzinatasuna frogatzea.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdi honen eranskineko ereduaren arabera bete eta Martzillako Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Eskabidearekin batera Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da, bai eta deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak ere.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Martzillako Udaleko alkateak onartuen eta, halakorik bada, baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ebazpen baten bidez.

4.2. Izangai bazterturik bada, horiek hamar eguneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Aipatutako epe hori bukatu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Martzillako Udaleko alkateak ebazpena emanen du eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia Martzillako Udaleko ondoko enplegatu eta hautetsiek osatuko dute:

Mahaiburua: José M.ª Abárzuza Goñi, Martzillako Udaleko alkate udalburua.

Mahaikideak:

-Isabel Garrido Toledo, Martzillako, Azkoiengo, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko administrari-ofiziala.

-Ordezkoa: Amaya López Vicente, Martzillako, Azkoiengo, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte langilea.

-Ana Isabel Sánchez, Villafrancako Udaleko administrari-ofiziala.

-Ordezkoa: Estanislao Las Muñoz, Villafrancako Udaleko erdi mailako teknikaria.

-Ricardo Malo Landívar, Martzillako Udaleko administrari-ofiziala.

-Ordezkoa: Tomás Alcalde Flamarique, Martzillako Udaleko langileen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Edurne Chasco Garralda, Martzillako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Flor Laparte Rodríguez, Andosillako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, bere kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

6.2. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: idatziz erantzun behar zaio galdetegi teoriko-praktiko bati edo galdera laburrei, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen gainean.

b) Bigarren ariketa: informatikako proba praktikoa izanen da, espedienteen kudeaketaren gainekoa.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez ere 60 puntukoa izan daiteke, honela banatuak:

-Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 20 puntu. Ariketa gainditzeko 10 puntu eskuratu beharko dira.

-Bigarren ariketa: gehienez ere 40 puntu. Ariketa gainditzeko 20 puntu eskuratu beharko dira.

6.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat gainean dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Azkeneko ariketa kalifikatu ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren araberakoa, emanen du aditzera; horretarako batuko ditu izangai bakoitzak oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak; zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere emanen du. Proposamen hori Martzillako Udaleko iragarki oholean argitaratuko da.

7.2. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa edo hurrengoak.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaiturik, Martzillako Udaleko alkateak ebazpen bidez proposatutako pertsona izendatuko du, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ondorio ekonomiko zein administratiboak sorraraziko ditu, eta egun horren ondokoa kargua hartzeko unetzat joko da, ondorio guztietarako, berariazko egintza egiteko beharrik gabe.

9.-Errekurtsoak.

9.1. Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Martzillako Udaleko alkateari zuzendua, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Martzillan, 2007ko azaroaren 13an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................... N.A.N.: .............. Telefonoa: ............... Helbidea: ....................

Azaltzen dut:

Martzillako Udalak onetsi baitu administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

Adierazten dut:

Haren 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabide honi erantsitako ziurtagiriarekin eta dokumentazioarekin egiaztatzen dudanez.

Eskatzen dut:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0717997