155. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222/2007 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, José Manuel García Arguiñano, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua, kargutik kentzen duena eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluarekin bat, eta ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentziako Estatutuen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Manuel García Arguiñano, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko irailaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateari igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0718440