151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

138/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Garinoaingo udalerritik Zaragoza-Altsasu trenbidearen gaineko (147/816 k.p.an dagoena) pasagunerainoko tartean dauden bideen egokitzapena" izeneko proiektuari hasierako onespena ematen diona eta jendaurrean paratzen duena.

Proiektu, Tren eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Zaragoza-Altsasuko trenbideko 18 pasagune kentzeko RENFEkin 1999ko apirilaren 28an izenpeturiko lankidetza hitzarmenarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio, 147/464 k.p.an, Garinoaingo udalerrian, dagoen pasagunea kentzea, besteak beste.

Pasagune hori kentzeko, Barasoaingo udalerrian 148/148 k.p.an dagoenarekin batera, aipatu hitzarmenean irtenbide gisa ezarri zen gaineko pasagune bat eta lotura bide berri bat egitea.

Horrenbestez, "Zaragoza-Altsasu lineako 148/148 k.p.an, Barasoaingo udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko" izeneko proiektuari dagokion obrak burutu ziren, honako lan hauek eginda: han zegoen bidea, NA-121 errepidearekiko paraleloa, egokitu egin da trenbideko pasagunetik hondakin uren araztegirainoko tartean. Handik bide berri bat atera da, 5 metro zabal eta 400 metro luze, San Miguel bidearekin elkartzen dena. Zidakos ibaia gurutzatzeko zubi berri bat egin da eta trenbidea gurutzatzeko gaineko pasagune bat eraiki da 147/816 k.p.an, Barasoaingo egungo pasagunetik 330 bat metro hegoaldera eta Garinoaingo pasagunetik 350 metro iparraldera. Gainera, San Miguel bidearen 900 bat metro ere egokitu dira.

Lan hauek burutu ondoren, egungo trenbide-pasagunea (147/464 k.p.an dagoena, Garinoaingo udalerrian) eta zubi berria lotuko dituen bidea egitea besterik ez da falta. Behin hau eginda, trenbide-pasagune hori kendu eginen da.

Aurrekoarekin bat, "Garinoaingo udalerritik Zaragoza-Altsasu trenbidearen gaineko (147/816 k.p.an dagoena) pasagunerainoko tartean dauden bideen egokitzapena" izeneko proiektua egin da, 119.959,57 euroko aurrekontua duena eta hilabeteko epean gauzatu beharko dena.

Egin beharreko lanak hauek dira: alde batetik, egungo San Miguel eta Artaxoa bideak zolatzea eta, bestalde, bi bideak lotuko dituen bide berri bat egitea, 147/464 k.p.an dagoen trenbide-pasagunetik 147/816 k.p.an eraiki berria den gaineko pasagunerainoko ibilbidea 700 metrotan laburtuko duena.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasunak eta eskubideak kudeatzea eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Proiektu hau onetsiz gero, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235.7. artikuluan, eta hori aldatzen duen uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuak, onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen da eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko dira, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeria betetzearren.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Garinoaingo udalerritik Zaragoza-Altsasu trenbidearen gaineko (147/816 k.p.an dagoena) pasagunerainoko tartean dauden bideen egokitzapena" izeneko proiektua hasiera batean onestea, 119.959,57 euroko aurrekontua duena eta hilabeteko epean gauzatu beharko dena.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Garinoain eta Barasoaingo Udaletako bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Garinoain eta Barasoaingo Udalei.

Iruñean, 2007ko azaroaren 21ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

KATASTROA

BA-001 Alduan Sola, Luis 538,68 3 18-A Lehorreko

Alduan Arricibita, Luis María Alorra

Kapana karrika, 5

Garinoain

BA-002 Odériz Ibero, Miguel Ignacio 2580,32 3 19-A Lehorreko

Virgen de Egipto multzoa, 13 Alorra

Barasoain

BA-003 Odériz Ibero, Miguel Ignacio 352,42 3 19-C Larreak

Virgen de Egipto multzoa, 13

Barasoain

BA-004 Odériz Ibero, Miguel Ignacio 376,91 3 19-B Larreak

Virgen de Egipto multzoa, 13

Barasoain

Iragarkiaren kodea: F0718184