144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURCHANTE

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) onetsita

Murchanteko Udalak, 2007ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua onetsi du, Rafael Gómez de Segura Remírez arkitektoak prestatua, eta erabaki du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, horren edukiarekin zerikusia duten iradokizunak edo oharrak jasotzeko. Epe horretan, Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren agiriak edozein interesdunek aztertzen ahalko ditu udal bulegoetan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Murchanten, 2007ko azaroaren 6an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0717043