144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontua eta betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2007ko urriaren 24an egindako bileran, 2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxalarren, 2007ko azaroaren 4an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0717143