144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

Aurrekontuko 3/07 aldaketa 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onarpena.

Goizuetako Udalak aho batez, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, 2007ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu bereziak sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1.995 Foru Legearen 212 artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2007ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0717141