144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARRADA

Hirilurrak enkantean

Arradako Kontzejuak, 2007ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen enkantea egitea hirilurretako 5 lurzati saltzeko, Esperanza eta Pinar kaleetan, hori guztia etxebizitzak eraikitzeko.

Enkanterako baldintza orokorren agiria Arradako Kontzejuko Idazkaritzan dago. Enkantea eginen da 2007ko abenduaren 2an, igandea, eguerdiko hamabietan, Kontzejuaren bilkura aretoan. Argibide gehiago Kontzejuan eta 650410451 telefonoan.

Arradan, 2007ko urriaren 26an.-Kontzejuko burua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L0716695