144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2007 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Cristina Arregui Apezteguía Nafarroako Mendekotasun Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Cristina Arregui Apezteguía, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Arreta Goiztiarreko Zentroaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Izendapenak 2007ko urriaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari, Arreta Goiztiarreko Zentroari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Afera Administratiboen Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0717177