144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Zerga, tasa eta ordenantzetako aldaketa 2008ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

"1. Hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskaletako aldaketak:

-8. ordenantza, hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

-10. ordenantza, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

-13. ordenantza, irakaskuntza zerbitzua kirol ikastaroetan emateko tasak eta Udalaren kirol eskoletakoak arautzen dituena.

-15. ordenantza, Eguesibarko Udalaren kiroldegian, Olatzen, zerbitzuak eta jarduerak emateko tasak arautzen dituena.

-16. ordenantza, Udalaren kirol hirian, Sarrigurenen, zerbitzuak eta jarduerak emateko tasak arautzen dituena.

2. Honako karga-tasa hauek finkatzea 2008. urterako; hurrengo urteetan indarrean jarraituko dute, aldatzen ez diren bitartean:

2.1.-Lurraren gaineko kontribuzioaren zergako karga-tasak:

-Hirilurreko ondasunetarako: %0,15.

-Landalurreko ondasunetarako: %0,20.

2.2.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergako karga-tasa:

-Zerga-oinarria gehienez ere 6.000 eurokoa bada: %4,5.

-Zerga-oinarria 6.000 eurotik gorakoa bada: %4,8.

2.3.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Karga-tasa bakarra: %10.

Urteko portzentajeak, balio igoera sortzen duten hainbat alditarako:

-Urte batetik bostera bitarteko aldia: %2,6

-Hamar urte arteko aldia: %2,1.

-Hamabost urte arteko aldia: %2,00.

-Hogei urte arteko aldia: %2,00.

2.4. Egun indarra duen ponderazio indizeari eustea 2008 arte, jarduera ekonomikoen gaineko zergarako: 1.

3. Aurreko aldaketek, legezko tramiteak beterik, 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

4. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraituz, ordenantza fiskalen hasiera bateko aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, hala erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin; behin betiko onetsitzat hartuko dira erreklamazio, kexa edo oharrik hartzen ez dutenak.

5. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsitakoan, ezarritako ordenantzaren kopia igorri da Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura, Ordenantza Fiskalen Erregistroan sartu eta idazpena egin dezan."

Eguesen (Eguesibar), 2007ko azaroaren 8an.-Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0717250