144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1257/2007 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez dei egiten da "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako urriaren 3ko 122/2007 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi zen "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako uztailaren 17ko 94/2007 Foru Aginduaren bidez jarri zen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 22ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak"ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea okupatu aitzineko aktak eta, bidezko bada, behin betikoz okupatzekoak egitera ager daitezen, Castejongo herriko etxean, 2007ko azaroaren 30ean

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo herriko etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Castejongo Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2007ko azaroaren 7an.-Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0717247