144. ALDIZKARIA - 2007ko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2007 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Alfredo Pastor Nuin Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren eta Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Burutza horrek 7.191 zenbakia du plantilla organikoan eta bete gabe zegoen Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuan. Gaur egun, irailaren 24ko 216/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren Institutuko estatutu berrien arabera, Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari atxikirik dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 24ko 216/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Alfredo Pastor Nuin Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren eta Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuari, horren menpeko Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketako eta Barne Araubideko Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua eta Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 25ean.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F0717202