103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Aldaketa Alloko Udalaren hirigintzako sozietatearen estatutuetan

Udalak, 2007ko uztailaren 9an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 17. artikulua aldatzea Alloko Udalaren hirigintzako sozietatearen estatutuetan, honela uzteko:

Udalbatzako kideek Administrazio Kontseiluan parte hartzen ahalko dute. Indarra duen legeriak ordezkaritza karguentzat ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasunak izanen dituzte Kontseiluko kideek.

Administrazio Kontseiluko burua honako hau izanen da: Alloko Udaleko alkatea, kontseilukidea bada, edo zinegotzi bat, Batzar Orokorrak izendatutako kontseilukidea bada. Administrazio Kontseiluak izendatuko du Kontseiluko buruordea. Buruordea Kontseiluko buruaren ordez ariko da hura kanpoan, gaixorik edo karguan aritzeko ezindurik dagoenean, haren ahalmen guztiak dituela.

Kontseiluak berak izendatuko du bere idazkaria. Kontseiluko kidea nahiz Kontseilutik kanpokoa izan daiteke, eta hala denean hizpidea bai baina botorik ez du izanen Kontseiluaren bileretan.

Alkate udalburuak izendatuta, hiru teknikari, gehienez ere, etortzen ahal dira Administrazio Kontseiluaren bileretara, hizpidea dutela baina botorik ez.

Kontseilukideei kalte-ordainak emanen zaizkie bilkura, batzar eta lan-mahaietan parte hartzeagatik. Batzar Orokorrak kalte-ordainen zenbatekoa zehaztuko du ekitaldi bakoitzean.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Allon, 2007ko uztailaren 16an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711830