103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAIBAR

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Baraibarko Kontzejuak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatzen du, Basa fauna eta bere habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Baraibarko, Iribasko eta Alliko kontzejuen mugapeko lurrak, 25.972.539,99 m².

Baraibarren, 2007ko uztailaren 24an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711806