103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

419/2007 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Zangozako Santa Maria eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean paratzen duena.

1889ko martxoaren 5eko Errege Aginduaren bidez, Zangozako Santa Maria eliza monumentu nazionala zela deklaratu zen.

Interes kulturaleko ondasun honi ondare historikoari buruzko legerian, Nafarroako Ondasun Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2004 Foru Legean, ezarririko babesa hobeki eman ahal izateko, beharrezkoa da monumentu horretan babesturiko eremua zehazki finkatu eta mugatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeko 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Zangozako Santa Maria eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasuna den aldetik babestu ahal izateko, ebazpen honen eranskineko agiriekin bat.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek, aztertu ondoren, egoki jotzen dutena alega dezaten.

3. Ebazpen hau Iruñeko Artzapezpikutzari, interesdunei eta Zangozako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatu edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari ebazpen honen berri ematea.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko ekainaren 29an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

EREMUAREN MUGAK

5. poligonoko lurzati hauen mugak ukitzen ditu:

_804., 805., 806., 756., 727., 757. eta 816. lurzatiak, osorik.

_1368., 778., 1501., 726., 797., 800., 795., 799. eta 821. lurzatietako aurrealdeak.

Eta Cantolagua, Bernabé Armendáriz, San Miguel, Mayor eta Juan de Berruela kaleak, eremuaren barruan dagoen zatian.

Iragarkiaren kodea: F0711231