103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ASTITZ

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 1etik 11ra bitarteko usategiak errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2007ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 15an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 22an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Astizko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintza agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Astitzen, 2007ko uztailaren 18an._Kontzejuko burua, Emilio Azpiroz Satrustegui.

Iragarkiaren kodea: L0711539