103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

VIANA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Reciclajes Aragoneses, S.L. Jarduera: erabilitako papera eta kartoi berreskuratzea. Ezartzea: legeztatzea. Tokia: NA-134 errepidea, 91. kilometroa, Viana.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2007ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0711988