103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

417/2007 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Zangozako Vianako Printzearen Jauregia izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean paratzen duena.

Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak 1949ko apirilaren 22an emandako Dekretuaren bidez Espainiako gazteluak babesten dira. Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreko dekretuan deklaratzen da aipatzen diren ondasunak interes kulturalekoak direla.

Interes kulturaleko ondasun honi ondare historikoari buruzko legerian, Nafarroako Ondasun Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2004 Foru Legean, ezarririko babesa hobeki eman ahal izateko, beharrezkoa da monumentu horretan babesturiko eremua zehazki finkatu eta mugatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Legeko 4. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenekin bat.

EBATZI DUT:

1. Zangozako Vianako Printzearen Jauregia izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasuna den aldetik babestu ahal izateko, ebazpen honen eranskineko agiriekin bat.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek, aztertu ondoren, egoki jotzen dutena alega dezaten.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Zangozako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatu edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren baimena.

4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari ebazpen honen berri ematea.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko irailaren 29an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

VIANAKO PRINTZEAREN JAUREGIA

5. poligonoko lurzati hauen mugak ukitzen ditu:

Osorik: 725 eta 726.

Aurrealdeak bakarrik: 1382, 1383, 772, 718, 782, 764, 737, 738, 765, 766, 740, 767, 739, 768, 741, 742, 769, 743, 770, 745, 746 eta 771.

General Los Arcos eta San Miguel kaleak eta Príncipe de Viana etorbidea bere ardatzean, eremuaren barruan dagoen zatian.

Iragarkiaren kodea: F0711232