103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ELGORRIAGA

Alkateordeen izendapena

Santos Irurueta Santesteban, Udal honetako alkate udalburu naizenak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko 1986ko azaroaren 28ko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

_Lehen alkateordea: José Ignacio Olazar Apezteguia.

_Bigarren alkateordea: Juan Miguel Suquilvide Olazar.

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, Alkatetza ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezindurik dagoenean.

Laugarrena._Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran, eta izendatuei banan-banan jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, indarra ebazpenaren biharamunean hartuko badu ere.

Elgorriagan, 2007ko uztailaren 3an._Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0711977