103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

UXUE

Alkatetzaren eskuordetzea

Uxueko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

Ebatzi dut:

1. Angel Remón San Martín alkateordeari eskuordetzan ematea Alkatetza honen eginkizunak, aurtengo abuztuaren 10etik 27ra bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenengo bilkura arruntean.

Uxuen, 2007ko uztailaren 26an._Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L0711975