103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Tokiko Gobernu Batzarra eratzea

Honako honen bidez aditzera ematen da Udalak, 2007ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuela:

Lehenbizikoa._Tokiko Gobernu Batzarra eratzea.

Alkatetzaren dekretuaren ondorioz, Tokiko Gobernu Batzarra kide hauek osatuko dute:

Batzarburua: alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Batzarkideak: Carlos Arroniz Loyola; José María Romero López eta Javier Isturiz Azcona.

Bigarrena._Jaiegunarekin ez badira, urteko hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan eginen ditu Tokiko Gobernu Batzarrak bere bilkurak, 12:00etan eta Udal honen egoitzan egin ere.

Hirugarrena._Opor egunei dagokienez, alkateari ahalmena ematea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak abuztuan bertan behera uzteko eta Aste Sainduarekin eta Eguberriekin direnak aldatzeko, betiere horrek kalterik egiten ez badio Udaleko aferen kudeaketari, eta ahalmen bera ematea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak egin behar diren aste berean aitzinatzeko edo gibelatzeko, finkatutako eguna jaieguna bada.

Laugarrena._Tokiko Gobernu Batzarraren funtsezko eskumena Alkatetzari laguntza eta aholku ematea da hura bere eskurantzetan ari denean, eta Alkatetzak eta Osoko Bilkurak eskuordetze bidez bere esku utzi dituzten eskumenak izanen ditu. Eskumen horiek kasuan kasuko ediktuetan argitaratu dira.

Borzgarrena._Eskuordetzeak zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak bere eskuetan uzten diren eskumenak, eta horien gainean ezin izanen da bertze organorik eskuordetu.

Alkatetza edo Osoko Bilkura jatorrizko eskumenaren titularrak baitira, eskuordetuta hartzen diren erabakiak haiek emantzat joko dira, eta betiere jakinarazi beharko zaie eskuordetzea nola erabiltzen ari den. Erabaki horiek berehala betetzekoak izanen dira.

Seigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara ematea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluak xedatua betetzeko.

Zazpigarrena._Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko 38. artikuluan ezarritakoa betetzeko deituko den bilkura berezian.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0711495