103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko albaitari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko Izendapen proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 21ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren zerbitzuko 2 albaitari lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Hautapen prozesua bukaturik, deialdiaren 7.1 arauan ezarritakoari jarraituz, oposizioko epaimahaiak María Resano Zuazuren aldeko izendapen proposamena egin du, oposizioa gainditu duen izangai bakarra baita.

Aditzera ematen dizut eta jakinarazpen hau jaso eta hurrengo 30 egun naturaleko epean deialdiaren 7.2 arauan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzu Langileriaren Departamentuan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 25ean._Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0711918