103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

EDIKTUA

Lizarrako alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 4an, 421/2007 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 421/2007 Dekretua.

Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak honela xedatzen du: "Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu_ eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie".

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluak, udal antolaketaz den bezainbatean, xedatzen du Tokiko Gobernu Batzarra izanen dela 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerri guztietan nahitaez izan behar den organo kolegiatua.

Lege beraren 23.1 artikuluak, berriz, honela dio: "Alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere, osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari".

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 54.2 artikuluaren bukaerari jarraikiz, Tokiko Gobernu Batzarreko gehieneko kideei dagokienez, ez dira kontuan hartuko Udalbatzako kide diren zinegotzien kopuru osoa zati hiru eginda ateratzen diren hamarrenekoak. Hori guztia kontuan harturik, beraz, eta aipatu aginduek eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Ondotik zehazten diren zinegotziak Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, alkate hau buru dutela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluarekin bat:

_Julián Zudaire Echávarri.

_Fidel Muguerza Rivero.

_José Javier Soto Lizarraga.

_María Dolores del Carmen Ruíz-Larumbe.

_María Josefina Irigoyen Aznarez.

Bigarrena._Lege beraren 23.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio Alkatetza hau etengabe laguntzea bere eskurantzetan ari denean. Horretarako, betiere gaiaren munta dela-eta hala behar duenean, Alkatetzak hartzen dituen erabaki guztien berri emanen zaio, kasuan kasuko erabakia hartu aitzin. Hori guztia, deusetan ukatu gabe Alkatetzak eta Osoko Bilkurak halako eginkizun batzuetan aritzeko eskuordetu ahal izatea, ezta ukatu ere legeek espresuki esleitzen dizkioten eskurantzak.

Hirugarrena._Nafarroako Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluaren bukaera betez, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eraginkorra izanen bada ere ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina.

Laugarrena._Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea, Udal idazkariari igortzea (hura betearazteko behar diren tramiteei bultzada eman diezaien) eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluaren aurreikuspenen arabera organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo batzarrean.

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 46,1. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2007ko uztailaren 4an._Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0711474