103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Tokiko Gobernu Batzarra eskuordetzea Osoko Bilkuraren eskurantzetarako

Honako honen bidez aditzera ematen da Udalak, 2007ko ekainaren 27an egin Osoko Bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuela:

Lehenbizikoa._Tokiko Gobernu Batzarra eskuordetzea Osoko Bilkuraren eskurantza hauetarako:

1._Egintza administratibo eta judizialak bideratzea eta Udalbatzaren osoko bilkurari dagozkion gaietan defendatzea.

2._Udalaren egintzen gaineko kaltegarritasunari buruzko deklarazioa.

3._Kreditu eragiketak kontzertatzea, haien zenbateko metatua, ekitaldi ekonomiko baten barrenean aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino handiagoa bada, salbu eta diruzaintzakoak, horrelakoetan une bakoitzean dauden eragiketen zenbateko metatua aurreko ekitaldian likidatu diren dirusarrera arruntak baino %15 handiagoa denean jardungo baitu, hori guztia Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

4._Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez badira, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; orobat hainbat urtetarako kontratu eta kontzesioak, lau urte baino gehiago iraun behar badute, eta lau urte baino gutiago iraun behar dutenak ere bai, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen badu lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, eta betiere zenbateko hori baino handiagoa bada.

5._Zerbitzu eta obra proiektuak onestea, kontratazio edo kontzesioa bere eskumena bada, eta aurrekontuetan oraindik aurreikusirik ez badaude.

6._Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago bada, eta, betiere, 3 milioi euro baino gehiago balio badute, baita ondasunaren besterentzea ere, kasu hauetan:

1. Ondasun higigarriak badira, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak, haien besterentzea aurrekontuan aurreikusi ez bada.

2. Aurrekontuan aurreikusirik egonik, ondasunak eskuratzeko zehaztu diren zenbatekoak eta portzentajeak gainditzen badituzte.

Bigarrena._Eskuordetze horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak bere eskuetan uzten diren eskumenak; eta horien gainean ezin izanen da bertze organorik eskuordetu.

Gobernu Batzordeak eskuordetze honen bidez hartzen dituen erabakien testuan, horixe adierazi beharko da, eta horretarako honako testua agertu beharko da, azalpen zatian:

"Kontuan harturik erabaki hori hartzea Tokiko Gobernu Batzar honen eskumenekoa dela, Udalak 2007ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran erabakitako eskuordetzeen ondorioz".

Osoko Bilkura jatorrizko eskumenaren titularra baita, eskuordetuta hartzen diren erabakiak hark emantzat joko dira, eta betiere jakinarazi beharko zaio eskuordetzea nola erabiltzen ari den. Horretarako, Tokiko Gobernu Batzarraren akten zirriborroak igorriko zaizkio Udalbatzako zinegotzi guztiei. Erabaki horiek berehala betetzekoak izanen dira.

Hirugarrena._Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 51.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskuordetze horiek indarra izanen dute dekretu honen biharamunetik hasita, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere argitaratu behar badu ere, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena deusetan ukatu gabe.

Laugarrena._Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 42. artikuluak ezartzen duenez, alkatea beharturik dago Alkatetzak ematen dituen ebazpenen berri labur-zehatza Udalbatzari ematera, bilkura arrunt bakoitzean. Horren ordez, Udaleko zinegotzi guztiei aitortzen zaie ebazpenen liburuak zuzenean eta pertsonalki aztertzeko ahalmena. Liburu horiek Udalbatzako idazkaritza orokorrean zaintzen dira.

Borzgarrena._Erabaki honen berri ematea Udaleko departamentu guztietako buruei eta informazio batzordeetako buruei, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten zaie ezen, presakoetan izan ezik, eskuordetze honen ondorioz Tokiko Gobernu Batzarrak esku artean erabili behar dituen kontuak, gai zerrendan sartu aitzin, gai bakoitzean esku duen informazio batzordearen irizpena behar dutela aldeez aurretik, gisa horretara beteko baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 123. artikuluan xedatzen dena.

Seigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara ematea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2007ko uztailaren 16an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0711497