103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Tokiko Gobernu Batzarraren sorrera

Galarko Zendeako Udalak, 2007ko ekainaren 27an egin bilkuran, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

Lehena._Tokiko Gobernu Batzarra eratzea. Udal organo hori kide anitzekoa eta ebazpen emailea da. Batzarburuak eta alkateak zehazten duen zinegotzi kopuruak osatuko dute. Kopuru hori ez da izanen osoko bilkurako kideen herena baino handiagoa.

Bigarrena._Jaiegunarekin ez badira, urteko hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren ortzegunetan eginen ditu Tokiko Gobernu Batzarrak bere bilkurak, 17:00etan eta Udal honen egoitzan egin ere.

Hirugarrena._Tokiko Gobernu Batzarraren funtsezko eskumena Alkatetza honi laguntza eta aholku ematea da hura bere eskurantzetan ari denean. Horrez landa, Alkatetzak ebazpen baten bidez eskuordetza eginez haren esku uzten dituen eskumenak izanen ditu.

Laugarrena._Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu Tokiko Gobernu Batzarrak bere esku uzten diren eskumenak; eta bertze organorik ezin izanen da eskuordetu eskumen horietarako.

Eskuordetuta hartzen diren erabakiak Alkatetza honek jatorrizko eskumenaren titularra den aldetik emantzat joko dira, eta berehala betetzekoak eta ustez bidezkoak izanen dira. Eskuordetza nola baliatzen ari den jakinaraziko zaio Alkatetzari.

Borzgarrena._Ebazpen honen berri ematea ukitutako zinegotzi guztiei eta Udaleko zerbitzuetako buruei, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Seigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluak xedatua betetzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze-Galarren, 2007ko uztailaren 4an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0711448