103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Konpentsazio batzordearen Estatutuak, 1.23 unitatekoak. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2007ko uztailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 1.23 unitatearen Estatutuen proiektua, hori guztia jendaurrean egon ondotik. Bertzetik ere, erabaki zuen erabaki hori igortzea jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabe guztiei, eta oroitaraztea estatutuak behin betikoz onesten direnetik aitzina jabe guztiak bertzerik gabe konpentsazio sistemaren barrenean geldituko direla, erran nahi baita, hortik aitzina batzarrak eta administrazio jarduleak hartutako erabaki guzti-guztiei loturik geratuko direla. Horretarako, gehienez ere hiru hilabeteko epea ematen zaie konpentsazio batzordea osa dezaten, eskritura publikoaren egilespenaren bidez; bertzalde, Funesko Udaleko alkatea izendatzen da batzorde horretako Udalaren ordezkari.

Funesen, 2007ko uztailaren 27an._Alkatea, Antonio Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L0712072